XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guraso eta irakasleei: Haurrek inork baino beharrago dute hiztegiak kontsultatzea, baina beraiek dira hauetaz gutxienik baliatzen direnak.

Eta ez dituzte erabiltzen zehaztugabeko halako beldur bat sentitzen dutelako, denbora luzez beraiekin daramatena.

Axola haundikoa da hiztegiarekin etxeko gisa sentitzea, ipuin maiteena gisa maitatzea.

Eta guzti hau irakurtzen hasi ordukoxe.

Nola lortu helburu hau? Galdera hauxe egin genuen bi hizkuntzetako gure hiztegi pilen artean guztiz garrantzitsua zen bat falta zela ohartu ginenean: jadanik irakurtzen badakien baina irakurtzea oraindik zaila gertatzen zaion haurrari zuzendua da berau.

Zuloa bete eta haurraren begiak eta adimena, biak une berean, irabaziko zituen hiztegi erakargarri bat, alaia, egitea ezinbestekoa zela esan genuen.

Eta hau are ezinbestezkoago egiten zen euskara bezalako hizkuntzarekin, hain zuzen ere hemen haurrak jarriagoak baitaude entzutera edo elkarrizketara eta ez hainbeste ikustera edo idaztera.

Hiztegi hau haurrarentzat eta honentzat bakarrik pentsatua izan da.

Bertan datozen hitzak haurren hizkuntzan zenbat aldiz errepikatzen diren oso kontutan hartuta hautatuak izan dira.

Tartean sartu dira haurrarentzat interes berezia eduki dezaketen batzu, baita haien hiztegia eta ezagutzak zabaltzeko zuzendutako beste batzu ere.

Haurrak hitz bakoitzaren ondoan ikusiko du zer zer den: substantiboa, adjektiboa, adberbioa, aditza, etab.; honela, batere konturatu gabe sartuko da gramatikazko funtzio ezberdinen munduan; eta aditzari dagokionez, oraina, lehena eta geroa denborak datoz.

Adibideetan ahaleginak egin dira esaldiaren baitan elementuek duten banaketaz haurrek noziorik oinarrizkoena eduki dezaten.

Sistema begi-bidezkoa da oso-osorik, eta haurrak zailtasunik gabe ikusten ditu bi hizkuntzen arteko egitura-ezberdintasunak.

Bukaerako eranskinean hiztegian erabilitako euskal hitzak datoz, zer kategoria gramatikala duten agertuz eta haien gaztelaniazko itzulpena emanez.

Irudiak, marra errazagoak izanik, kopiatzeko modukoak dira; honela, haurrari marrazteko berezkoa duen joera piztu egingo zaio, eta obra honen irakasteko helburua ere beteta geldituko da.

Alfabetoa letra bakoitzaren buruan sartu dugu, berorretaz errazago jabetzeko, letra bakoitzak alfabetoan betetzen duen lekua azpimarkatuz.

Irudiek, beren adierazpen berezia dela bide, kontsultatzaile txikiaren arreta irabaziko dute eta hitz jakin batzu bilatzen lagunduko die.

Liburu hau irakasleei beren heziketa-lan garrantzitsurako laguntza haundikoa gertatuko zaiela uste dugu.

Haurrak ere guk berarentzat landu dugun maitasun berberaz har dezala, horixe nahi dugu. RAMON SOPENA EDITORIALA, S.A.